Jatetxea

Jatetxea

Gure jangela  50 mahaikideentzat prestatua dago. Menua, eguneko menua, menu bereziak hasiera bereziekin, gauza garrantzitsuak ospatzen ditugulako, gauza berriak jan eta probatzea gustatzen zaigulako. Gainera, ezin izan baduzu dena jan, eskatu iezaguzu eramateko eta jarriko dizugu. Hemen ez dago deus soberan.

KARTA

Gure karta zabala aukera anitzekin eta etxeko postre goxoekin. Egunero eta geuk egina. Belenen sukaldaritza tradizionala da, aparteko janaria, bertakoa, sasoiko platerak. Betiko sukaldaritza. Gure bizitza osokoa eta gure jendearen bizitza.

Eta hau dena ardo nafarrekin ongi bustia, baita Errioxakoekin eta Somontanoko baten batekin ere. Gure patxarana ere bikaina da, solasean bazkalondoa luzatzeko aitzakia ezin hobea.

KM 0

Gure jatetxean platerak goxo eta maitasunez prestatzen ditugu, presarik gabe. Km “0” platerak: bertako produktuekin eginak (100 km arte); bertako ekoizle ekologikoak, Nafarroako olioak, gure baratzeetako barazkiak, Nafarroako arroza, Nafarroako ardoak, inguruko portuetako arrainak itsasoarekiko gure hurbiltasun geografikoa aprobetxatuz, Baztango haragiak. Aipamen berezia Latxa Ardiaren esne gordinari, gure gaztak eta mamia egiteko aukera ematen diguna.Gure aliatu boteretsuena, geure mamia, iraganean bezala erre zaporearekin, gaztain egurrez berotutako harri gorri beroekin egina den postrea, “kizkilurrin” (zapore erre) deituriko zapore bereizgarria ematen diona.

Gosaria

Gurean ostatu hartuta bazaude gosari zoragarriaz gozatzeko aukera izanen duzu: inguruko fruta freskoa eta zonaldean bertan egindako pastelak. Ogi freskoa eta txigortua, jogurt ekologikoak, zuku naturala. Urdaiazpikoa,  behi edo ardi gazta organikoa, kafea, belar infusioak eta ezti ekologikoak.

Gosari berezia goiztiarra bazara, goizen goiz gosaltzeko(8:30ak baino lehen)

Menuak

Eguneroko menua(asteazkenetik ostiralera eguerditan), laneguna izanik ere ongi janen duzu. Sasoiko eskaintzak, sasoiko produktuekin eginiko platerak, Amatxiren sukaldeko platerak, betikoak, gure Karta osatzen duena. Ehiza Menua (urritik abendura), urriko azken ostiraleko Feria Menua.

ostatua - jangela

Mahaia erreserbatu

Zerbitzuaren ordutegia:

Eguerdian: 13:30etik – 15:30era

Gauean: 20:30etik -22:30era

Erreserba guztiak ostatuak berretsi beharko ditu.

Erreserbak 948 58 15 19 telefonoan egin daitezke.