Ostatua Baztanen
Baztan ibarreko bihotzean, Elizondotik oso hurbil eta mendiz eta naturaz inguratuta, itsasotik gertu, 6 logela ditugu landa-dekorazioz apainduta. Guztiak ohe-jantzi eta eskuoihalekin, lehorgailua eta kanpoko alderako ikuspegia dute. Gure ostatuak honako hauek ditu:
• 5 logela bikoitz estandar (3, ohe bikoitza dutenak eta 2, bi ohekoak).
• Familia gela 1 (ohe bikoitza eta 2 litera).
Gure logelek bainugela propioa eta berogailua dute. Horrez gain egongelak eta Wi-Fi guneak osatzen dute ostatuko solairu hau. Bizi sentsazioak eta esperientziak, oporrak bere osotasunean gozatzeko.
Mapak eta informazioa eskaintzen dizuegu, zure egonaldia pertsonalizatzen dugu, baita amenitie ekologikoak edo ongi etorri produktuak eskaintzen dizkizugu, esterako, dutxan izanen duzuen Xaboi-Xanpu ekologikoa. Eta bezeroentzako egongela esklusiboa baita doako aparkalekua ere.
Gure gelak
Tarifak
Behe denboraldia
- Gainerako urtea --
Logela bikoitza (komun pribatua)
-
Gosaria jatetxean
Aparteko denboraldia
- Aste Saindua-Uztaila-Iraila-Urria eta zubiak --
Logela bikoitza (komun pribatua)
-
Gosaria jatetxean
Goi denboraldia
- Abuztua --
Logela bikoitza (komun pribatua)
-
Gosaria jatetxean
Zerbitzuak
Etxean
- Doako wifi sarea
- Telebista
- Aire girotua
- Tximinia
- Jatetxea: Haurrendako aulkia
Geletan
- Doako wifi sarea
- Ile- lehorgailua
- Komuna
- Detaileak: lore naturalak, bonboiak, ohe-liburua
- Sehaska
Bestelakoak
- Portxea
- Liburutegia
GOSARI BEREZIA GOIZTIARRENDAKO
Goiz atera behar baduzu edo hala egin nahi baduzu (goizeko 8:30ak baino lehen), honakoa izan dezakezu gosaltzeko: fruta freskoa, kafe on bat edo infusio organikoa, pastelak edo opilak, urdaiazpikoa eta bertako gazta. Hori guztia prestatuko dugu egongelan, zuk mapa aztertzeko denbora lasai har dezazun eta goizean goiz hasiko duzun zure ibilbidea patxadaz prestatzeko.
Bezeroentzako doako aparkalekua.
Aire girotua jatetxean.
Logeletan ez dago telebistarik. Hala ere, egongelan bada telebista eta DVDak (filmen zerrenda), jolasak, liburuak, etab.
Jatetxean haurrendako 3 aulki ditugu.
Sehaska bat dugu eta doakoa da.