Hasiera

Previous slide
Next slide

OSTATUA ETA JATETXEA BAZTANEN

Elbeteko Posada, 1804an eraiki zen Auzolanean. Iraganean, Baztan bailara osatzen duten herri bakoitzak Posada bat zuen (elkarretaratzeko eta harremanak izateko tokia zena, eta bertan erabaki handiak hartzen ziren herrian eragina zutenak). Baina, aldi berean, baserria zen: beheko solairuan ukuilua zegoen, lehen solairuan jendea bizi zen eta ostatu hartzeko aukera ematen zuten, eta Sabai aldean aziendarendako eta jendearendako janaria altxatzen zen.

Gaur egun, eta erreformaren ondoren (2002), jatorrizko harria eta zura ikus daitezke. Landa ingurunean kokatutako ostatu txikia da, Elbete herrian dago, Baztan bailaran (Elizondotik oso gertu, metro gutxira).

Garaietara egokituz, baina bere iragana ahaztu gabe, betidanik egin duguna egiten dugu: atseden lekua, erlaxatzeko lekua, ondo jateko lekua eskaintzen dugu, gure jatorrietara itzulera bat, beti ere, sustraiak eta ohiturak errespetatuz. Historia eta natura dituen tokia da eta gonbidatuta zaudete.

Lehen solairuan 6 logela ditugu, guztiak bainugela eta berogailuarekin. Egongela ere badago eta doako wifi konexioa du.

Beheko solairuan Taberna / Jatetxea dugu. Gosari ederrak eskaintzen ditugu, produktu naturalak, etxean prestatutako janariak eta garaian-garaiko sukaldaritza onenaz gozatzeko aukera emanez.

Esperientzia paregabea

Turismoaren artisauak gara eta gure bezeroak zaintzen ditugu. Ahalik eta tratu pertsonalena eta gertukoena ematen diegu gure ostatu gastronomikoaz goza dezaten.

Gure lurraldeko gastronomiaren eta Km 0 produktuen aldeko apustua egiten dugu.

Ostatua

Txango ugari egiteko gune bikaina. Hemengoak gara eta esperientziak partekatu nahi ditugu zurekin, beraz, gozatzeaz baino ez duzu arduratu behar.

Jatetxea

Beheko solairuan Taberna / Jatetxea dugu. Garai bateko ukuilu zaharra tximinia duen egongela bihurtu dugu orain, bertako eta benetako sukaldaritzaz gozatu ahal izateko. Garai batean oilategia zena, gela txiki bat da orain, liburu, bazkari edo afari on bat gozatzeko aukera ematen duena.

ESPERIENTZIA GASTRONOMIKOA

Opari bat zure zentzumenentzat, gozatu gure lurraz eta gure produktuez. Gau bateko egonaldia 2 pertsonentzat, gosari eta ongietorri afari bereziarekin.

DASTATZEKO MENUA

2 lagunentzako dastatzeko menua, gure sukaldaritzako plater adierazgarrienekin osatutakoa. Bazkaria edo Afaria aukeratu dezakezu, disponibilitatearen arabera.