Ferietako Menua

San Lukasen ondoko ortziralean, normalki urriaren hondar asteburuan, Urriko Feriak ospatzen dira Elizondon. Ortziralean, Nekazari Egunean (Abeltzainen Eguna), ardi, behi eta zaldi-azienda feria garrantzitsua egiten da.
Gainera, herri osoan barrena saltokiak jartzen dira, erosketa anitz-anitzak egiteko. Egun honetan, inguruko jatetxe askok ferietako menua eskaintzen dugu: txitxirioak azarekin, zopa eta babarrunak. Eta plater nagusia, aukeran: usoa, bakailaoa eta txuletoia. Dena ardo nafarraz lagundurik.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Udaberriko Menua

Neguko hotza ahazturik, udaberriaren hasiera ospatzeko egiten dugu menu hau, naturak oparitzen dizkigun produktuekin: lehendabiziko ilarrak, patata berria, zainzuri freskoak, baratxuri freskoak, gure onddo beltza (Boletus) hutsean nola arrautza- nahaskian.

udaberrimenua

Slow Food (Janari motela)

Gure jatetxea Sow Food korrontearen baitan kokaturik dago. Eta hauxe da kontzeptua: gure sutegietako maitasunarekin, presarik gabe, prestaturiko platerak egitea. Eta gisa berean dastatzeko eta gozatzeko. “Km 0” platerak: inguruko azoketako lehengaiekin prestatuak dira. Gehienez ere 100 km-ko itzulinguruan erositako produktuak baizik ez ditugu erabiltzen: olio nafarrak, gure baratzeko barazkiak, Nafarroako arroza, inguruetako azoketako arrain eta haragiak, ardo nafarrak.
Etxeko izarra mamia da, erre zapore goxo horrekin. Bertako ardi latxaren esnea harri goriekin egosten dugu, betidanik egin den bezala. Errezeta tradizionalen berreskuratzea, produktu ekologikoak, askoz osasungarriago eta jasangarria.

Ehiza Menua

Urriaren 30etik azaroaren 29ra.

Ikus ezazu aurtengo menua hemen.

menu-caza

Baserriko Menua

Gure sukaldaritzaren sortzaile diren amatxien gozamenerako, betiko produktuei, antzinakoei eta egungoei, keinu txiki bat egiten diegu. Inguruetako lehengaiak erabiltzen ditugu, jasangarriak eta askoz ere gozoagoak baitira. Baserriaren zaporea goratu egiten dugu gure banabarrekin, gure hestekiekin, txerri-hankekin, txuri ta beltzarekin, baserriko oilaskoarekin baita egur labean erretako bildotsarekin ere.

TXURI-TA-BELTZ

Glutenarekiko intolerantzia

Kartaren barruan baita menuan ere, glutenik gabe prestatutako platerak, zeliakoek jaten ahal dituztenak, probatzeko aukera dago.

* batez adierazita daude menuan.

intolerancia-gluten

Jatetxea

Elbete Ostatua

Goza ezazu geure jatetxean. 60 lagunendako lekua dauka eta eskaintza zabal-zabala: eguneko menua, Reckrea menu berezia, karta zabala eta etxean egindako postre sorta zoragarria. Horrez gain,afarietan plater konbinatuak, errazio erdiak, ogitartekoak..eskaintzen ditugu.

Belen da gure sukaldaria eta bere estiloa sasoikoa eta tradizionala da, etxekoa nagusiki. Bere plateren artean nabarmentzen dira entsalada epelak, krepak, haragia, arraina, egur-labeko errekiak eta egunero prestatzen dituen etxeko postreak. Mamiak aipamen berezia merezi du, antzina egiten zen bezala prestatzen baitu, harri goriekin egosirik, “kizkilurrin” (erre zaporea) deituriko zapore bereizgarria ematen diotenak. Eta hau dena ardo nafarrekin ongi bustia, baita Errioxakoekin eta Somontanoko baten batekin. Gure patxarana ere bikaina da, solasean bazkalondoa luzatzeko aitzakia ezin hobea.
Kontsultatu gure kartak:

 

On-line erreserba

Gure jatetxean erreserbatu nahi baduzu, posta elektroniko bat bidali dekazu gure harremanetarako orrian edo zuzenean 948 58 15 19.

 

Erreserba eta ezeztatze kondizioak

Mahai erreserbak

Erreserbak 13:30 eta 15:00 tartean onartzen dira. Afaritan 20:30etatik 22:00etara.
Bazkal orduan 13:00 baino lehen egindako erreserbak onartuok dira eta afaritan 20:00 baino lehen egindakoak.

Erreserba guk konfirmatu beharko dizugu balezkoa izateko.